personas.jpgexternal image Competencias.jpg

9. SAIOA: PROGRAMAZIOAK MOLDATZEN DITUGU



PROGRAMAZIOA ETA CURRICULUM BERRIA

Programazio didaktikoak curriculumaren arloen, materien eta eremuen planifikazioa, garapena eta ebaluaziorako tresnak dira. Programazioetan helburuak, edukinak, gaitasunak, metodologiaren elementu desberdinak eta ebaluazio egiteko irizpideak eta prozedurak.


Curriculum berrian programazioa gaitasunen arabera egin behar denez, kontutan hartu behar dugu gaitasunek helburuak eta edukiak barneratzen dituztela eta heziketaren xedeak ardatzen dituztela. Arlo edo materia bakoitzak gaitasunak garatzen ditu, baina gaitasun guztiak aurrera eramateak jakintzagaien arteko lana eskatzen du eta honek, aldi berean, ikastetxean eztabaida zabalagoa sortarazten du.


Gaitasunak curriculum formala eta ez formalaren bidez hartzen dira eta ikasleek demostratzen dituzte errealitatea transformatzeko, ekoizteko, ebazteko... aktiboki aritzeko kapaz denean. Eta guzti hau bakarrik egingo du guk aproposak diren atazak proposatzen dizkiegunean. Atazak testuinguru zehatz batzuetan ziurtatzen dira (pertsonalak, eskolakoak edo gizartekoak) eta gaitasunak edukien bidez garatzen dituzte, baliabide zehatzak erabiliz.



Ondorioz, gure programazio zaharrak ikuspuntu honetatik abiatuta aztertu behar ditugu, egokiak diren jarduerak mantentzen, gaitasunen garatzen ez dituztenak birmoldatzen eta lortzen dituzten ataza berriak gehitzen.


Unitate didaktikoen programazioa egiten hasi baino lehen programazio laburra egin behar duzue, urriaren azken asterako egin eta ikuskaritzara bidali behar duzue eta. Hurrengo dokumentuan, lagungarriak izan daitezkeen orientabideak eta baliabideak irakur ditzakezue. Agertzen diren orientabideak Hizkuntza ereduekin daude, baina era errez batean pasatu ahal izango duzue Gizarte Zientziak jakintzagaira.


Programazio laburra egiteko orientabideak


leyendo7.jpg

Ikastetxeko programazioa egiteko edo moldatzeko hurrengo dokumentua irakurri



Lanerako dokumentua:

Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia curriculuma


Lanean hasteko txantiloi hau ikusi

Dokumentu honetan jardueraren eredu bat daukazu







Jarraian ikas unitate baten (askoz gehiago egon daitezke) eredu bat daukazue. Industri iraultza



external image documentacion.jpg Jarraian agertzen diren agiriak zuentzat lagungarri izan daitezke:


Programación didáctica(Formación en centros: L. Jacobo-Diego García-Pablo Calvo)


Programaciones y libro de texto (IES Gran Capitán)





GEHIAGO JAKITEKO